XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ugutza ziñerazteko, ziñaldari (testigu) bi edo bat, al danez, artu.

Estualdian be, jaupari ta eleizgizonak, eztiranak baño len dira; gizasemea emakumea baño lenago; ta beste edozein, gurasoak baño len.

Baleiteke nozbait, edo garbiago ta eratzuago dalako, edo obeto dakialako, emakumeak gizasemeak baño egokiago ugutzatzea.

Gurasoak besterik ezean baño ezin ugutzau daikie.

Jatorrizko obena kendu ta seintxoak zerurako bidean jarteko, ugutza bear bearrekoa dan ezkero, ta ugutzera, bateatzea, orren erraza, ta jaio-parrien ilteko zoria ain urrekoa, kistar orok gazte-gaztetxotatik ikasi bear genduke ugutza emoten.

Jaungoikoa'k bere ondasun eta erruki-ateak zabaldu ta edozeiñen eskuetan itxi daroa jaioparrien betiko zoriona ¿Zer, ura baño gauza ugariagorik? ¿Zer, Aitea'ren... jakitea baño gauza errazagorik? ¿Zer, ura ezarri ta ugutzauteko asmoz, itz orrein esatea baño eskuagorik? ¿Zer, ume jaioparriaren bizitza baño gauza aulagorik? Edonork, ba, ta edonun, estualdian, ura ezarriaz batera, ugutzauteko asmoz itzak esanaz, umetxu orren arimea betiko gaizkatu leike, gotzonen lagunkide dala, betiko atsegiñez, Jaungoikoa aintzatzera bialdu leike.

¿Ez al da emen ageri Jauna'ren errukia ta gure gogoak beraganatzeko dauan egarria?.

- Nok artu daike ugutze?.

- Bizi dan edozein gizasemek artu daike ugutza, lendik ugutzauta izan ezik.

Gai oni buruz, Eleiz-arau batzuk, jakingarri dira-ta, ementxe ipinten doguz: Lenengoa.

Amaren sabel barruan, urteteko erea dagoneraño, ezin iñor ugutzau ledike.